postheadericon Bakaikuko kirol batzordea sortu da

Ostiralean herriko kirol batzordea sortu zen. Bando bidez egindako deialdiari erantzunez hainbat herritar gerturatu ziren auzora eta herrian kirola bultzatzea beharrezkoa zela hausnartu zuten. Batzordearen xedea kirolaren inguruko ekimenak antolatu eta bultzatzea izango da.

Batzordean parte hartzeko talde bat prest dago, baina hala ere, interesgarria da kirolaren arloan ekarpena egiteko prest dagoen jende gehiagok parte hartzea. Batzordea irekia da eta nahi duenak parte hartu dezake bertan. Hurrengo batzordea ekainaren 1ean izango da, herritarrak gune honetan parte hartzera gonbidatu ditu kirol batzordeak.

 

postheadericon Auzitegi Nazionalak eskoletan konfiskatutakoa itzuli beharko du

Bi urte t’erdiren bueltan Auzitegi Nazionalak Foruzaingoak eskoletatik eraman zituen gauzak itzuli beharko ditu. Ondasun hauek berreskuratzeko prozesua oso zaila eta luzea izan da. Udalak hainbat eskaera luzatu behar izan dizkio salbuespeneko auzitegi espainiarrari, denak ukatuak izan dira. Azkenean, ebidentziaren aurrean, ez du beste irtenbiderik izan.

UPNren poliziak eskoletatik eramandako ondasunek ez zuten inolako deliturekin zerikusirik. Poliziaren helburu nagusia bakaikuko herri mugimendua ahalik eta gehien kolpatzea zen. Ordenagailuak, inprimagailuak, zinea proiektatzeko pantaila bezalako ondasun arriskutsuak eraman zituzten. Orain bueltatu beharko dituzte.

 

postheadericon Gaur kultura batzordearen bilera

artsexylightbox

Gaur, maiatzak 4, 18:00etan bakaikuko kultura batzordeak bilera egingo du azkenaldian egindako lanari jarraipena eman eta aurrera begira ekimenak antolatzeko. Kultura batzordea herritarrei irekia dago, gogoekin dagoen edonork parte hartu dezake, zentzu horretan, herriko kultura batzordeak herritar guztiak bileran parte hartzera gonbidatzen ditu.

Pixkanaka udan sartzen goaz eta horrekin batera jaiak badatoz. Jaien prestaketan pausoak eman badira ere, asko dago egiteko. Jakina denez, udala egoera ekonomiko oso larrian dago eta ez dago dirurik. Horregatik irudimena, parte hartzea eta inplikazioa nahitaezkoak dira. Auzolanean egindako jaiak bezalakorik ez baitago, kultura batzordeak egindako deialdia gure egiten dugu.

 

postheadericon Nafarroa bizirik dagoela ozen aldarrikatzen

artsexylightbox

Larunbatean hasi zen bakaikuko 1512-2012 Nafarroa Bizirik herri ekimenak antolaturiko maiatzeko egitaraua. Iñaki Sagredo historialariak ireki zuen maiatzeko ekimen zikloa, Nafarroako gazteluen inguruan aritu zen, sakanako gaztelu eta fortifikaziotan gehiago zentratu zen arren. Arrakastatsua izan zen hitzaldia, jende asko bildu zen Iñaki entzutera eta ondoren galderak ere egin zizkioten.

 

postheadericon Maiatzaren argazkiak

artsexylightbox

Maiatzaren 1ean bakaikuarrek dugun hitzorduari ez genion huts egin. Urtero bezala maiatza mendi tontorrean jarri genuen. Eguraldi txarraren mehatxuari aurre eginez 80 pertsona inguru igo ginen maiatza jasotzen laguntzeko. Goizeko hamarretan hasi genituen prestaketak; lehenengo ondoko basora joan, zuhaitza aukeratu eta maiatza soken laguntzaz eta sorbaldan eramanez mendi tontorrera gerturatu genuen. Lasai ekin genion maiatza jasotzeri eta eguerdiko hamabietan bukatu genuen lana, tartean ez zen arazorik izan.

Maiatzaren adarretan ikurriña, nafarroako ikurra eta euskal preso politikoen etxeratzea eskatzen zituzten ikurrak jarri genituen. Bostehun urte igaro dira gaztelarrek gure lurraldea indarrez okupatu zutenetik; horren salaketa egin eta Nafarroa bizirik dagoela ospatzeko lehen aldiz jarri genuen nafarroako ikurra maiatzean.

 
Hizkuntza
Egutegia
<<  Maiatza 2012  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
   1  2  3  4  5  6
  7  8  910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Deialdiak

NOEVENTS

Datua
Bannerra
Bilatu